Zuberoatik Gipuzkoara eta alderantzaiz, formakuntza profesionala helburu

2016/05/30

Iaz abiatutako bideari jarraituz, aurten ere, Oarsoaldea eta Zuberoaren arteko ikasle trukea izanen da Udalbiltza eta Zuberoako Azia elkartean eskutik.

Card image cap

Joan den urtean hasi zen esperientzia pilotu gisa, eta izandako balorazio arrakastatsuaren ondoren, aurten bikoiztu egingo da ikasle kopurua. Zuberoako Lanbide Heziketako 10 ikaslek aukera izango dute Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteriako enpresatan praktikak egiteko. Horrez gain, Oarsoaldeko 5 ikaslek Zuberoan haien ezagutza praktikan jartzeko aukera izanen dute.

Deialdi honetan izena emateko epea irailean zabalduko da eta abendura arteko epea izango dute ikasleek aurkezteko. Abendutik martxora arte hautapen prozesua egingo da, eta horren ondoren, ikasleek dagozkien enpresetan egingo dituzte praktikak. Aurreikusten da praktikek ekainean amaituko direla.

Iaz bost gazte zuberotarrek (argazkian Ben?at Jaureguiberry ageri da, Barkoxeko Zuberoa 18 urteko gaztea. Oiartzungo Niessen enpresan burutu zituen praktikak) parte hartu zuten Oarsoaldeko 4 enpresetan. Lanbide Heziketako ikasleak ziren denak.

Udalbiltza eta Zuberoako Azia elkartearen lankidetzaren bidez, mugaz gaindiko eskualdeen arteko ikasleek lan munduarekin harremana izan dezaten eta bide batez, errealitate desberdinak ezagutu eta bizi ditzaten ahalbidetu nahi dugu. Denon arteko ezagutzak Euskal herriaren kohesiorako urratsa izango baita.