Udalbiltzaren 2020ko aurrekontuak eta kudeaketa plana onartu dira

2020/06/09

Partzuergoak urteko lehen Kontseilu Nagusia egin du, eta bertan parte hartzera deituta zeuden partzuergoa osatzen duten 77 udalerriak. Era berean, Legorreta (Gipuzkoa) udalerria erakundean sartzea onartu da.

Card image cap

Udalbiltzaren Kontseilu Nagusia telematikoki bildu zen joan den astean. Urteko lehen bilera izan zenez, 2019an egindako lana aztertu eta 2020ko erronketan sakondu zuten. Kudeaketa-plan berria eta aurrekontuak onartuta, jarraipena emango zaie iaz hasitako proiektu zenbaiti, eta era berean, beste proiektu berri batzuk jarriko dira abian, kulturaren eta subiranotasun teknologikoaren esparruetan oinarrituko direnak.

Horrekin batera, Legorretako Udalak partzuergoan sartzeko eskaera onartu zen; horrenbestez, hemendik aurrera, 78 udalerri kidek osatuko dute Udalbiltza.

Kontseilu Nagusia da Udalbiltza Partzuergoaren erabakigune nagusia, eta, gutxienez, urtean birritan biltzen da.