Udalbiltza Ipar Euskal Herriko teknikari bila dabil

2020/11/02

Udalbiltzak Ipar Euskal Herriko teknikari-dinamizatzailea hautatzeko prozedura jarri du martxan. Hautatuak lanaldia %50ean egingo du, eta Udalbiltzaren proiektuak Euskal Herriko eremu horretan kudeatu eta dinamizatzea izango da bere xedea. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 17a izango da.

Card image cap

Hemen aurki daitezke, deskargagarri, deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren eginkizunak. Hautagaiaren ezaugarriei eta baldintzei dagokionez, besteak beste, kontuan hartuko dira euskara eta frantsesaren erabateko hizkuntza gaitasuna edukitzea, sortzaile eta berritzaile izatea, gidabaimena izatea edota harremanak garatzeko gaitasuna izatea. Lanpostuaren eginkizunen artean, halaber, honakoak aurki daitezke: Udalbiltzaren proiektuak Ipar Eukal Herrian dinamizatzea, Ipar Euskal Herriko udal eta hautetsiekin egin beharreko harremanaz eta komunikazioaz arduratzea, Ipar Euskal Herriko eragileekin eta bestelako erakunde edo herritar taldeekin harremanak bideratzea edota Udalbiltzaren proiekturen baten ardura teknikoa hartzea.

Eskaera orriak, behar bezala beteta, ondorengo helbidera bidaliak izango dira emailez: udalbiltza@udalbiltza.eus