Lurgidaren zabalkundeak gora egin du

2021/04/29

Udaberriko oporren aurretik, espainiar estatuko autonomia erkidegoen barne-mugen irekierarekin bat eginez, Euskal Herriko barne-turismo jasangarria sustatzen duen Lurgida aplikazioari egindako bisitak asko handitu egin dira. 2020ko ekainean prentsa-aurrean aurkeztu zenetik, gorakadarik handiena izan du aplikazioaren zabalkundeak.

Card image cap

Martxoaren erdialdean, batik bat Egunean Behin izeneko online jokoari eginiko sustapen kanpainaren ondorioz, lurgida.eus webguneari eginiko bisitak egunean 38 izatetik 5.222ra igaro ziren. Lurgida aplikazioa mugikorrean ireki zutenak, halaber, kopuru txikiagoetan ibilita ere, 38 izatetik 548 erabiltzaile izatera igaro ziren egun horietan.

Lurgidaren webgunean azken hileko bisitak, orotara, 10.000tik gorakoak izan dira; 1.700 erabiltzaileren eskutik. Horietatik, %80ak bi minutu baino gehiago iraun ditu webgunearen atal ezberdinetan zehar nabigatzen.

Mugikorrei dagokionez, egun, 1.642 erabiltzaile ditu Lurgida aplikazioak Android mugikorretan. Balorazioari dagokionez, erabiltzaileek bataz besteko puntuazio ona eman diote aplikazioari: 5 puntutik 4,053-ean baitago une honetan.

Turismoan aritzeko garairik onena izan ezean, Udalbiltzaren proiektu hau elikatzen jarraitzen dugu, etorkizun hurbil batean Euskal Herriko udalerri guztien informazioa eta hainbat ibilbide interesgarri edukiko dituelarik.