Lizarraga . Energia mikrosarea

Energia burujabetza Nafarroa Garaia
Hasiera data:
2017. urtea
Bukaera data:
Abian da
Lurraldea:
Nafarroa Garaia
Herria:
Lizarragako kontzejua (Ergoiena)
Biztanle kopurua:
Ergoienan 384 biztanle, Lizarragan 176.

Irla moduko instalazio bat da Lizarragako Mikrosarea, bere energia sortu, metatu eta kontsumitzen duena. Lizarragako Mikrosarearen proiektua Sakanan garatutako ekimena da, modu berriztagarrien bidez energia sortzeko, nola eta ur ponpaketa sistema bananduen bidez bilduta. Mikrosare batek era inteligentean erabiltzaileen (sortzaile, kontsumitzaile edo biak izan daitezkeenak) ekintzak integratzen ditu hornikuntza elektriko efiziente, seguru eta iraunkorra izateko. Herriak energia sortzeko duen gaitasuna aprobetxatzen du proiektuak, sortzeko ez ezik baita metatzeko ere.

Argazki galeria

1.Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Sakanako Plan Estrategikoa egin zenean, diagnostiko energetiko bat egin zuten. Inbentarioa egin zuten Sakanako entitate publikoen kontsumo energetiko, elektriko eta termikoez. Horri esker, jakin ahal izan zuten herri bakoitzak ordu batean zenbat kilowatt kontsumitzen duen (kWh) eta zenbat gastatzen. Hori 2015. urtean egin, eta ondoren, zenbait plangintza energetiko egin zituzten herriz herri. Lizarragan energia kontsumoa txikia da, eta, erabili gabeko depositu eta hoditeriak zituenez, ikusi zen herriko instalazioak elikatzeko bezainbat energia sor zitekeela bertako errekurtso energetikoekin. Hala, kontsumo puntu desberdinak konektatu ziren mikrosare baten bidez, eta energia berriztagarriz elikatzeko instalakuntza jarri zen martxan.

 2.Proiektuaren definizioa

Lizarragako Mikrosarean energia sortu eta metatu egiten da, eta proiektuaren garapenak bi fase izan ditu:

  1. Mikrosarea eraikitzea eta martxan jartzea, energia sorkuntza, bilketa eta sarearen kontrolarekin.
  2. Herriko argiteria publikoa berritzea. Kontsumo energetikoa murriztuko da LED teknologiaren bitartez

Energia plaka fotoboltaikoen bidez sortu, eta ura goiko depositura eramateko kontsumitzen da. Egunean zehar energia goiko ur deposituan gordetzen da, energia potentzial moduan. Herriko energia gehiena argiteria publikoan kontsumitzen denez, gauetan argi publikoa pizten denean, turbina bat martxan jartzen da, eta ura goiko depositutik beheko depositura jaistean turbinak energia sortzen du, eta argiteria publikoa elikatzen. Mikrosareak ez du argiteria publikoa soilik hornitzen, frontoiko argia, kontzejuko eraikinak, medikuaren kontsulta eta auto elektrikoentzako errekarga puntua ere elikatzen ditu eta. Momentuko energia sorkuntza nahikoa ez den kasuetan, Mikrosareak sare elektrikoko energia kontsumitzen du.

 3.Proiektuaren helburu orokorrak

  • Herriko energia iturriak aprobetxatzen ditu proiektu honek, energia sortzeko ez ezik baita metatzeko ere.
  • Energia subiranotasunean urratsak egitea du xede (gaur egun, kontsumoaren %70 sortzen da mikrosarean).

 4.Ekimenaren helburu espezifikoak.

  • Energia sortu eta metatzea.
  • Herriko kontsumo elektrikoak elikatzea.

 5.Zein herritar kopururi eta multzori eragiten dion proiektuak

Lizarragako herritarrentzat bereziki baina Sakanako biztanleria guztiarentzat ere eredugarria izan da proiektu hau.

 6.Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana

  • Nafarroako Plangintza Energetikoaren barnean dago.
  • Eseki enpresak “GENERA” feriako Galería de Innovación saria jaso zuen.
  • Lizarragako Kontzejuak Jose Ignacio Sanz Arbizu Tokiko Garapen Jasangarriko Praktika Egokien X. saria jaso du.
  • Goeiner energia berdea merkaturatzeko kooperatibak proiektua bultzatu du.

 7.Inplementazioa

7.1. Faseak eta ekintza planak

  • Energia diagnostikoa egitea Sakana mailan
  • Mikrosarearen proiektua gauzatzeko lekuak baloratzea.
  • Depositu berria egitea.
  • Kontsumo puntuak Mikrosarearekin konektatzea.
  • Kontsumoa murrizteko neurriak hartzea (LED bonbillak argiteria publikoan)
  • Mikrosarea martxan jartzea.
  • Etorkizunera begira, lanean dihardute zenbait produktu garatzen turbinaren errendimendua handitzeko (kontrol digitalaren bidez) eta mikrosarearen karga desberdinetan efizientzia handituko duen kudeaketa sistema bat sortzeko, Sakanako enpresa eta Cener zentro teknologikoarekin, Sakanako espezializazio adimentsua definituz.

7.2. Parte hartu duten eragileak:

  • Lizarraga Kontzejua
  • Eseki enpresa
  • Sakanako Garapen Agentzia
  • Sakanako Mankomunitatea
  • Cener

7.3. Baliabide ekonomikoak:

  • Aurrekontua: 200.000 euro
  • Finatzaketa: Nafarroako Gobernua %45

7.4. Beste baliabide batzuk

Sakanako Garapen Agentziaren aholkularitza

7.5. Emaitzak

Mikrosarea definitu eta sortu, Lizarragako kontzejuarekin. Eseki Sakanako enpresak egin du Mikrosarea eta esplotazioa Lizarraga kontzejuarena da.

8. Hedapena

Sarien bidez, mankomunitateak eta Eseki enpresak berak sortutako sariketak. Garapen Agentziak bisitak ere antolatzen ditu.

9.Praktikaren indarguneak

 Oso apustu indartsua eta garbia zuen herriak. Obraren zati batzuk auzolanean egin dira. Nafarroako Gobernuaren diru laguntzak inbertsioa murriztu eta proiektua bideragarriagoa egin du.

10. Praktikaren ahulguneak

Iberdrolarekin erregistroak lotzea neketsua izan zen, batez ere, bidean sortzen ziren traba ugariengatik. Horrelako proiektuen erregistroa egiteko hiru edo lau hilabete zain egon behar izan dute.

 

Kontaktua:
Aintzane Iriberri
Telefonoa:
948 11 73 44 948 11 73 44
Helbidea:
Utzubar industrialdea, 8. partzela 31839 Arbizu
www:
http://www.sakanagaratzen.com/eu