Kontseilu Nagusiak lau kide berri hautatu ditu Batzorde Eragilerako

2019/10/22

Asteasuko alkate Pili Legarra, Berako alkate Aitor Elexpuru, Hernaniko zinegotzi Koro Etxeberria eta Errigoitiko zinegotzi Itziar Amezaga izango dira Udalbiltzako Batzorde Eragileko kide berriak.

Card image cap

Udalbiltza Partzuergoak ezohiko Kontseilu Nagusia egin zuen iragan urriaren 18an. Saioan, Udalbiltzako Batzorde Eragileko lau ordezkari berri hautatu zituzten bertaratuek: Asteasuko (Gipuzkoa) alkate Pili Legarra, Berako (Nafarroa) alkate Aitor Elexpuru, Hernaniko (Gipuzkoa) zinegotzi Koro Etxeberria eta Errigoitiko (Bizkaia) zinegotzi Itziar Amezaga.

Saioa amaitzean, bilerara bertaraturiko kideek babes eta elkartasun mezua helarazi zioten Kataluniako herriari, une honetan pairatzen ari diren egoeraren ondorioz.

EHLZ37cWoAAGDob.jpeg