Irantzu Antoñana: «Herri guztiek proiektu komun asko parteka ditzakete Udalbiltzaren bidez»

2020/03/30

Irantzu Antoñana, Vianako (Nafarroa) zinegotzia, 2019ko Azaroaren 16an Durangon ospatu zen Batzorde Orokorrean Udalbiltzako lehendakari-orde izendatua izan zen, Pili Legarra Asteasuko alkatearekin batera.

Card image cap

Nola hasi zinen udalgintzan lanean? Zerk bultzatuta?

Orain dela gutxi hasi nintzen Udalbiltzan, 2019ko azaroan, hain zuzen ere. Orain arte erakundeak egindako lan itzelak bultzatu ninduen urratsa ematera. Erakunde hau beharrezkoa da Euskal Herria aurrera joan dadin.

Zein harreman izan duzu zinegotzi bezala Udalbiltzarekin?

Euskal Herria osatzen dugun heinean, herri guztiek proiektu komun asko parteka ditzaketelako. Horren ondorioz, egitasmo horien garapena hobea eta errazagoa izango litzateke, zalantzarik gabe.

Zergatik uste duzu garrantzitsua dela udalerrien arteko lankidetza?

Vianako herritarrek konpromisoa hartu beharko lukete lankidetza hori betetzeko, lan taldeak osatzea erraza ez izan arren.

Udalbiltzak zer funtzio betetzen du zentzu horretan?

Udalbiltzak lankidetza burutzen laguntzen duelakoan nago.