Etxauri-Itsasu, aurreneko urrats baikorrak

2016/10/07

Card image cap

Etxauri eta Itsasuko herriek gerezien ekoizpena izan dute amankomunean mendeetan zehar. Hala ere, ekoizleren baten arteko harreman isolatuaz gain, ez zen bi herrian arteko hartu eman berezirik sortu duela gutxi arte. Aurten, aldiz, aurrerapauso bat eman da.

Udalbiltzak bi udalen arteko harremanak sendotzeko balizko senidetze baten  ideia proposatu zien bi udalei.  Horren ondorioz, ekainaren 4 eta 5ean Itsasun ospatu zen Gerezien festara, gerezi ekoizleez gain, Etxauri haraneko ordezkaritza bat ere bertaratu zen. Bestetik, Etxauriko Udalaren gonbidapenari erantzuten, irailaren 11an, igandearekin Etxaurin ospatu den Etxauri haraneko egunean Itsasuko auzapeza buru zuen Itsasuko herriaren ordezkaritza zabala bertaratu zen festa eguna partekatzeko asmoz.

Itsasuko gerezi ekoizleek beraien produktuak ferian saltzeko aukera izan zuten, bi herrietako dantzari eta pilotariak elkarrekin aritzeko aukera izan zuten eta Itsasoko musikariek herri bazkaria alaitu zuten arrakasta handiz. Aipatzekoa da egunean zehar sortu zen giro ona eta harreman honetan sakontzeko piztu den gogoa.