Etorkizuneko lankidetza aukerak aztertu dituzte Udalbiltzak eta Kontseiluak

2019/11/14

Kontseiluko Paul Bilbaok eta Haizpea Abrisketak Euskararen Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren Udal Garapena aurkeztu diote Udalbiltzari.

Card image cap

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Udal Garapena izeneko tresna aurkeztu du, Hizkuntza Eskubideen Protokoloa udal mailan aplikatzeko gida. Udalen hizkuntza-politika eraginkorrerako tresna egingarri eta eragingarri gisa aurkeztu dute, udal errealitate desberdinei erantzuten diena, eta politikatik gobernantzara jauzia egiteko asmoa duena. 

Udal garapenak protokolo nagusiaren balioak ditu oinarri -Hizkuntza-eskubideen aitortza, araudi egokia, neurri zuzentzaileak hartzea, baliabideak bermatzea, neurri positiboak hartzea, hizkuntza-politikaren zehar-lerrotasuna aplikatzea, etab- eta aukera emango du politika integralak edota eremukakoakplanteatzeko: hezkuntza (aisialdia, musika-eskola…), onomastika, eremu sozioekonomikoa, hedabideak eta teknologia berriak eta kultura.

Informazio gehiago