1000 atxikimendu baietz!

2019/07/07

Ekainaren 15etik, udaletan kargu hartutako hautetsiei deia luzatu nahi diegu Udalbiltzara atxiki daitezen, 2019-2023 legegintzaldian Euskal Herri mailako lankidetza elkarrekin bultzatu dezagun

Card image cap

Mila Udalbiltza kide, horixe da gure erronka, Euskal Herria kohesioaren, burujabetzaren eta garapenaren bidetik eraikitzeko asmoz, gure jardunari ahalik eta esku gehien gehitzeko gogoa. Azken hauteskunde prozesuan, inoiz baino hautetsi gehien lortu dituzte gure herria aintzat hartzen duten indar politikoak, eta ondorioz, aurrera urratsak emateko abagunea ireki zaigu.

Datorrena ikasturte berezia izango da Udalbiltzarentzako. Euskal erakunde publiko nazionalak hogei urte beteko dituen honetan, ez dira gutxi ernaltze bidean diren proiektuak, eta lau urtero legez, Udalbiltzako Batzorde Eragilea eta Lehendakaritza eraberrituko dira azaroan ospatuko den Batzar Orokorrean. Bizi berria, ikasturteari gogoz ekiteko prest dagoen Udalbiltza baterako.

Horregatik, gonbidapena baino, erronkarako deia zabaldu nahi dizuegu Euskal Herriko udaletan hautetsi izendatuak izan zaretenoi. Ekin diezaiogun elkarlanari.

 

>>Atxikitu Udalbiltzara<<