Pasa den azaroaren 7an, ‘Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak’ izeneko jardunaldia antolatu zuen Udalbiltzak Miramon Teknologia parkean (Donostia). Bertan, izen berarekin ondu duten liburuxka aurkezteaz gain, gure herrietako zaintza sistemaren egoeraren eta hori eraldatzeko egin beharreko eskuhartzeen inguruan mintzatu zen.
Bertan hizlari gisa egondako zenbait partaideren adierazpenak bideo banatan bildu ditugu erreportai honetan.
Ainara Santamaria eta Miren Aranguren, Emagin elkartea.
Emagin elkarteak erredaktatu du liburuxka hau, urtebetez luzatu den prozesu partehartzaile batean ostean. Liburuxkan biltzen diren ideien inguruan mintzatu gara haiekin.
Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea eta Udalbiltzako Batzorde Eragileko kidea.
Agurtzane Solaberrietak aktiboki hartu du parte liburuxka erredaktatzeko urtebetez luzatu den prozesu partehartzaile honetan. Zaintzak izan beharreko ikuspegi integralaz eta prozesu honetan topa daitezkeen zapalkuntza ezberdinez galdetu diogu.
Oihane Zabaleta, Hernaniko udaleko zerbitzu sozialetako kudeatzailea.
Oihane Zabaletak, jardunaldian egindako ‘Herri zaintzailerantz eskuhartzeak’ izeneko mahai inguruan hartu du parte. Zaintzaren krisi egoeraren eta honek behar duen gobernantza publiko-komunitarioaren gainean argi izpi batzuk bota ditu.
Koldo Telleria, DUNAK elkarteko kidea.
Koldo Telleriak, azkenik, zaintzak lurraldetasunarekin duen lotura zuzenari buruz hitz egin digu, baita lan mota honen feminizazioaz ere. Telleria ere ‘Herri zaintzailerantz eskuhartzeak’ mahai inguruko partaideetako bat izan da.
Jardunaldiaren nondik norakoak biltzen dituzten laburpen-irudi batzuk jaso ditugu, azkenik, honako bideoan.

