Udalbiltza

Atxikitutako hautetsiak

Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriaren elkarlan instituzionala sustatzea du xede, eta, horretarako, Euskal Herriko hautetsien zein erakundeen babesa behar du. Gainera, hala erabakitzen duten udalek eta lukro asmorik gabeko elkarte pribatuek osa dezakete partzuergo hau. Zorionez, gero eta atxikimendu gehiago ditugu urtetik urtera, eta dagoeneko ia mila hautetsi atxikitu da.

Hauek dira hautetsi kopuruaren datuak, lurraldeka:  

· Gipuzkoan 307 hautetsi

· Bizkaian 225 hautetsi

· Nafarroan 246 hautetsi

· Araban 63 hautetsi

· Zuberoan 20 hautetsi

· Nafarroa Beheran 31 hautetsi

· Lapurdin 65 hautetsi