13

Ikerbiltza

Zer da Ikerbiltza?

Gure herriaren kohesio eta eraikuntzarako ezinbesteko bitartekoa da jakintza. Jakintza modu egokian erabiliz gero, burujabetza bidean pausu garrantzitsuak ematen lagunduko digu.

Euskal Herrian jakintza maila aberatsa dugu: hausnarketak, eztabaidak, azterketak, ikerketak,… Euskal herritarrok egunez egun ekinean eta lanean dihardugu.

Horregatik, Ikerbiltzatik, jada egiten ari garen bide horretan sakontzen lagundu nahi dugu, egon daitezkeen beharrak identifikatuz eta esku artean ditugun bitartekoak konpartituz.

Egunez egun, herrialdez herrialde eta eremuz eremu. Herritar eta agente ororekin harremanak elikatu eta elkarlana sustatzen ari gara. Gaurdanik Euskal Herria artikulatu eta egituratuz.

Hemen ikusgai dinamika honen bitartez aurrera eramandako ekimen, proiektu zein harremanak:

AKTUALITATEA