Albisteak

Hartueman mintegiak

Aurki aurkeztuko da Udalbiltzak ondutako esperientzien bankua. Bertan bildu diren esperientziak zabaltzeko mintegiak antolatuko dira eta lehena Lekornen (Lapurdi) izango da.

Hainbat hilabetetako lanak laster ikusiko du argia. Udalbiltzan Bagabiltza prozesuan, Euskal Herriaren burujabetzan laguntzen duten ekinbideak bildu, saretu eta helarazteko beharra nabarmendu zen. Euskal Herriko gizartean hain ugariak diren lankidetzarako sinergiak, udalgintzaren arlora zabaltzeko ahalegina izanen da HARTUEMAN. Gure herrian proiektu aitzindari eta aurrerakoi franko garatzen ari dira, eta esperientzien bankuak ezagupen eta esperientzia hori Euskal Herriko udal enparauen mesedetara jatzeko asmoa dauka.

Aurki aurkeztuko den sareko esperientzia bankuaz gain, Udalbiltzak mintegiak antolatuko ditu euskal geografiako txoko ezberdinetan. Lehena, martxoaren 23an iragango da Lekornen (Lapurdi), goizeko 9:30etan, Hodi Aldea gelan .


EGITARAUA:

9.30 IREKIERA:

  • Ongi etorria, erakunde ordezkaritzaren agurra.
  • Hartueman Esperientzien Bankuko aurkezpena.

10:00 - 11:20

EUSKARA

  • Mintzapraktika: Maite Agirre, Euskaltzaleen Topaguneko Mintzapraktika proiektuaren koordinatzailea  (20 min) 
  • Goizane Arana UEMAko euskara teknikaria. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren adibide praktiko bat  (20 min)

POLITIKA FEMINISTAK ETA HERRITARREN PARTE HARTZEA

  • Puente la Reina - Gares. Gema Los Arcos (Hautetsia) eta Edurne Ramirez Urbanas kolektiboko arkitekto urbanista. Genero ikuspegiaren azterketa hirigintzan (20 min)
  • Orendain. Gorka Egia (Alkatea).  Aurrekontu parte-hartzaileak   (20 min)

11:20 – 12:10 ESPERIENZIETAN SAKONDUZ

  • Euskarako esperientzietan sakontzeko lan taldea.
  • Politika feministetan eta herritarren parte hartzean sakontzeko lan taldea.

12:30 – 13:30 ATSEDENA ETA MOKADUA

ETXEBIZITZAREN GAIA

  • Orendain. Gorka Egia (Alkatea) Baserrientzat aukera bat (20 min)
  • Errekaleor: Esperientzia arrakastatsu bat  (20 min)

ESPERIENTZIETAN SAKONDUZ

15:00 MINTEGIAREN ITXIERA ETA AGURRA

IZENA EMAN LEHENBAILEHEN!

Albisteak