Albisteak

HURBILTZEN JARDUNALDIAK

Larunbat honetan, azaroak 10, ospatuko dira HURBILTZEN JARDUNALDIAK, Uharteko (Iruñerria) kultur-etxeko aretoan. Bertan aztergai izanen dira Euskal Herriko herri senidetze ezberdinen esperentziak, baita nazioartekoak ere.

Larunbat honetan, azaroak 10, ospatuko dira HURBILTZEN JARDUNALDIAK, Uharteko (Iruñerria) kultur-etxeko aretoan. Bertan aztergai izanen dira Euskal Herriko herri senidetze ezberdinen esperentziak, baita Irlandako Castlebar / Caisleán an Bharraigh herrikoa ere.

Hurbiltzen, Udalbiltza Partzuergoak maila lokaleko senidetzeak sustatzeko eta garatzeko sortu zuen programa da, gizarte kohesioa indartzea helburu duena. Urte hasieran Hurbiltzen programa definitzeko batzorde teknikoa osatu zen hainbat aditu, hautetsi eta elkarterekin batera, orain arte egindako lana kontuan hartuz. Uharteko Jardunaldiotan, hain zuzen, egindako lan horren ondorio nagusiak aurkezteko asmoa dago.


Hona hemen egitarau osoa:

9:30 Harrera

10:00 Alfredo J. Arruiz Sotés Uharteko Alkatearen agurra.

10:10 Egitasmoaren aurkezpena [Xebax Christy Hazparneko hautetsia eta Udalbiltzako Batzorde Eragileko kidea].

10:20 Aurkezpen teorikoa: Senidetzeen garrantzia kohesioa indartzeko. Tresnak eta araudia. 

10:40 Herrietako esperientziak:

Antzuola-Aiherra [Beñardo Kortabarria Olabarria Antzuolako alkatea].

Uztaritze-Tolosa

Baiona-Iruñea [Maitena Urmeneta, senidetze batzordeko eta Hurbiltzen batzordeko kidea].

11:30 Irlandako kasua: Castlebar herriaren senidetze hitzarmenak

12:10 MAHAI INGURUA: Senidetzeak Euskal Herrian. Aukerak eta erronkak.

  • Helburuak, lurralde kohesioa, eragile eta erakundeen arteko elkarlana[Xabier Albizu, Iparra Hegoa].
  • Orain arteko diagnosia [Xebax Christy].
  • Irizpideak eta plangintza [Aitor Bereziartua Azpeitiko zinegotzia].

12:40 Luntxa

14:00 MAHAIN-INGURUA: Senidetzeak garatzeko metodologia. Aliatuak, laguntzak, esparruak.

  • Ideia berriak :
    • 4 Uharteak Hurbiltzen [Juan Mari Feliu Uharteko zinegotzia].
    • Itsasu-Etxauri: gereziaren inguruko lanketa  [Irene Antona eta Leire Elizagarai, senidetze batzordeko kideak].
  • Erakunde publikoen programa eta laguntzak [Errukane Aperribai Garaia, Ekai Center Fundazioko kidea] .

15:00 Lanketa taldeetan: Udalbiltzaren funtzioa senidetzeen garapenean eta muga-gaindiko proiektuetan.

15:45 Hausnarketen aurkezpena

Albisteak