Albisteak

Nafarroako Gobernuak eta Udalbiltza Partzuergoak bilera egin dute elkarlan instituzionala sakontzeko

Nafarroako Gobernuak eta Udalbiltza Partzuergoak bilera egin dute gaur goizean bi erakundeon arteko elkarlan instituzionala aztertzeko.

Nafarroako Gobernuak eta Udalbiltza Partzuergoak bilera egin dute gaur goizean bi erakundeon arteko elkarlan instituzionala aztertzeko.

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko zuzendari nagusi Xabier Lasa Gorraizek  Udalbiltza Partzuergoko ordezkaritza hartu du: Luis Intxauspe lehendakaria, Iruñeko udaleko zinegotzi Patricia Perales eta Gamarteko zinegotzi Haizea Isasa.

Udalbiltzako ordezkariek Partzuergoaren jardueraren berri eman diote Toki Administrazioko zuzendari nagusiari, lurralde kohesioaren inguruan zein nolako programak garatzen ari diren, eta baita esku artean dituzten proiektu eta programen berri ere.

Bileraren ostean Luis Intxauspek eskertu egin du Lasa Gorraizek egindako harrera eta adierazi du bilerak bi erakunde publiko hauen arteko harreman instituzionala normalizatzeko balio izatea espero duela. “Udalbiltza Partzuergoaren organoak berritu egin ditugu eta gure helburuetako bat da harreman instituzionalak normalizatzea erakunde guztiekin eta gaurko bilera norabide honetan urratsa da”.

Udalbiltzako lehendakariaren iritziz, lan handia dago lurralde kohesioaren alorrean egiteko, “gure herria herriago egiteko eta erakunde guztiok gure aletxoa jarri behar dugu zeregin horretan”. Intxauspek esan du Aurrera begira elkarlan instituzionala nola gauzatu aipatu dutela bileran.

Albisteak