Albisteak

Udalbiltzako ordezkaritza zabala Diadan, AMIk gonbidatuta

Independentziaren aldeko Udalerrien Erakundearekin bilera egin dute U-1eko erreferendumaren antolakuntzan Udalbiltzaren parte hartzea zehazteko

Udalbiltzako Batzorde Eragileko Andoni Gartzia, Maite Iturre eta Luis Intxauspe, eta zuzendari Arantxa Ruizde Larrinaga Diadan izan dira. Herritarrengan ikusi duten determinazioa eta ilusioa nabarmendu dute. “Egoera zaila eta konplikatua dela onartu arren, jendea oso konbentzituta ikusi dugu, zailtasun guztiei aurre egiteko gogoz, ilusio ikaragarriarekin” adierazi du Intxauspe lehendakariak.

Independentziaren aldeko Udalerrien Erakundeak (AMI) gonbidatuta joan da ordezkaritza eta igande ilunabarrean bilera egin zuten Udalbiltzako hautetsiek urriaren 1eko erreferendumean izango duten parte hartzea zehazteko. Ondoren, gaueko 22:00etan gonbidatutako ordezkaraitza guztiekin ekitaldi instituzionala egin zuten.

Albisteak