4

Albisteak

Udabiltzan Bagabiltza gogoeta prozesuaren atarikoa Arbizun

Udalbiltza Partzuergoak antolatuta, bilera egin zuten Arbizun Udalbiltzako garai bateko arduradun eta hautetsiek eta egungoek.

Udalbiltzak egungo egoera politikora egokitzeko Udalbiltzan Bagabiltza gogoeta prozesua abiatuko du datorren astean eta Euskal Herriko hautetsiekin eta herritarrekin egingo dituen bileren atarikoa izan zen Arbizukoa. Bertan Udalbiltzaren sorreratik hasita, gaur arteko ibilbidea errepasatu zuten eta erakunde publikoaren diagnosiaz ere aritu ziren.

Euskal Herri osotik etorritako arduradun, hautetsi eta langile izandakoak, gaur egungo arduradunekin 1999an Euskalduna jauregian egin zen Udalbiltzaren eratze ekitaldiaren garaia aztertu zuten, geroztik jazotako gertaerekin batera. Hala, ondoren eman zen hausturaren zergatia, 2003ko polizi sarekada eta 2007ko ilegalizazioaren eragina, Udalbiltzak abian jarritako dinamika, epaiketaren osteko absoluzioa, eta 2013tik aurrera eman den berrantolaketa prozesuaz aritu ziren.

Parte hartzaileen artean arduradun historikoak zeuden, hala nola, Loren Arkotxa (Ondarru) Udalbiltzako lehen lehendakaria, Xabier Alegria (Lezo), Expe Iriarte (Iruñea), Xefe Ziarrusta (Dima), Xarlo Etxezarreta (Hazparne), Pablo Gorostiaga (Laudio) eta Xabier Zubizarreta (Arrasate) besteak beste. Udalbiltzak izandako bigarren lehendakari Mertxe Aizpurua ere bazegoen, egungo arduradunekin batera, Luis Intxauspe egungo lehendakaria tarteko.

Bileraren ostean, balorazio oso positiboa egin zuten parte hartzaileek eta datozen astetik aurrera hautetsiekin egingo diren bileretan parte hartzea deitu zuten “denon artean egin behar baitugu Udalbiltza sendo bat”.

 

Albisteak